logo de eitb24
2008ko uztailak 21 | 01:11:47
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mundu zabala

MARIA SUSANA HAUSCARRIAGUE

Canal Vascoren lehiaketak badu jada irabazlea

2006/09/15

Mendozako (Argentina) bizilaguna da, eta izena emateko epearen azken egunetan idatzi zigun.

Maria Susana Hauscarriague (Mendoza, Argentina) da Canal Vascok antolatu duen Lehiaketaren irabazlea.

Argentinar batek irabazi du berriro ere saria, herrialde hori baita erantzun gehien bidali dituena. Aurten, hain zuzen, 700 lehiakide izan ditu Argentinak, 350 Kolonbiak eta 285 Uruguaik eta gainerako herriek.

Erantzunetan esan duenez, Zeanuri (Bizkaia) herriari buruz lortu nahi du informazioa, baita euskal paisaien eta tradizioen inguruan ere. Supercanal erabilita ikusten du Canal Vasco, eta programazioari hamarretik bederatzi puntu eman dizkio.

Susanak eta berak nahi duen pertsonak hamar eguneko bidaia egingo dute Euskal Herrira.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta