logo de eitb24
2008ko abuztuak 30 | 04:54:48
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Eibar

ELX-EIBAR (1-1)

Puntutxo bat lortu dute armaginek jokorik gabeko partidan

2008/05/18

Codinak Eibar aurreratu zuen partidako lehen minutuan eta Rubenek banakoa sartu zuen 33.ean. Bigarren zatian azpimarratzeko gauza gutxi gertatu ziren.

Elx eta Eibar taldeek bana berdindu zuten jokatzeko ia ezinezkoa zen Martinez Valero futbol-zelaian. Joko eskaseko partida izan zen eta azpimarragarriena Wilfredo Caballero etxekoen atezaina lehen minutuan lesionatu zela izan zen.

Partida era ezin hobean hasi zen Eibarrentzat. Lehen minutuan 0-1koa lortu zuen Codinak, eta banakoa Rubenek sartu zuen 33.ean. Bigarren zatian Elxek sortu zituen arriskuko jokaldiak, baina azken metroetan ez zuen asmatu. Eibarrek ontzat eman zuen banakoa eta gutxitan gainditu zuen zelai erdia.

Fitxa teknikoa:

1 - Elx: Caballero Valerio, 2)', Fajardo, Samuel, Trotta, Bellvis, Calderon (Miguel, 63'), Cobo, Iñaki (Alvaro, 74'), Vega, Ruben eta Victor.

1 - Eibar: Cuellar, Txiki, B. Medina, Gurrutxaga, R.Garcia, Codina (Del Olmo, 73', Markel (Altuna, 53'), Lombraña, Yague, Insa (Zurutuza, 66') eta Goiria.

Golak: 0-1. 1': Codina.
1-1. 33': Ruben.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta