logo de eitb24
2008ko irailak 05 | 08:46:44
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

ATENTATUA LEGUTION

"Eskerrak euskal gizarteari, emandako indarragatik eta duintasunagatik"

2008/05/16

María Victoria Camposek, Juan Manuel Piñuel ETAk asteazkenean hildako guardia zibilaren alargunak prentsaurrekoa eman du jasotako babesa eskertzeko. Atentatuaren egileei "ez zarete ezer, zaborra zarete" esan die.
Maria Victoria Campos, Juan Manuel Piñuel guardia zibilaren alarguna. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Maria Victoria Campos, Juan Manuel Piñuel guardia zibilaren alarguna. Argazkia: EFE

María Victoria Campos, Juan Manuel Piñuel ETAk Legution hildako guardia zibilaren alargunak agerraldia egin du gaur hedabideen aurrean.

Hunkituta baina indartsu agertu da gaur arratsaldean Malagako hotel batean eginiko prentsaurreko laburrean. Bertan, idatzi bat irakurri du. Lehenik, lagunei, sendiari, terrorismoaren biktimei, agintariei eta hainbat erakunderi eskerrak eman dizkie babes handia eman diotelako.

Euskal Herriari ere eman dizkio eskerrak "indarra, duintasuna eta handitasuna" erakutsi dituelako.

Bigarrenik, haren senarraren hiltzaileei mezua helarazi nahi izan die: "Ez zarete ezer, zaborra zarete, puntu beltz bat herrialde garbi honetan", esan die.

"Jakin dezatela ez dela horrela geldituko, borrokan dihardugula eta borrokatuko dugula hiltzaile miserable hauen gaitza amai dadin eta denon laguntzarekin lortuko dugu", esan du.

Azkenik, lasai utz dezatela eta bere intimitate errepesta dezatela eskatu die hedabideei, sei urteko alaba hezi ahal izateko.

"¡Gora Espainia eta gora Guardia Zibila!" oihukatuz eman dio amaiera Maria Victoria Camposek prentsaurrekoari.

Lepoan zintzilik, Juan Manuel Piñueli Zapatero presidenteak emandako Merituaren Urrezko Gurutzea zeraman alargunak.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta