2008/05/16
TAUk ezin hobeto ekin zion Pamesaren aurkako norgehiagokari eta ondorioz, azkar jarri zen aurretik markagailuan. Erritmoa, gasteizko taldeak jartzen zuen eta zortzi puntuko aldea lortu zuten (16-8). Orduan, Pamesa esnatu zen, aldea hiru punturaino jaitsiz, baina azken bi minutuetan, Spahijaren mutilak nagusitu ziren. Lehen laurdena, 25-15eko emaitzaz bukatu zen.
Bigarren laurdenean TAUk ez zuen ondo jokatu eta hori, Pamesak aprobetxatu zuen aldeak murrizteko. Baskoniak, hiru eta bost puntuen artean mantentzen zuen abantaila, baina azkenean, bi puntuko aldeaz bakarrik joan zen etxeko taldea atsedenaldira (39-37).
Atsedenaldia eta gero, Pamesak, zail jarri nahi zizkion gauzak etxeko taldeari eta hasieran lortu zuen helburua. Laurdena bukatzeko bost minuturen faltan partida berdindu zuten (46-46). Azken minutuak, ordea, TAUrenak izan ziren, bederatzi puntuko aldea lortuz hirugarren laurdenaren bukaeran (59-50).
TAUkoek bazekiten ezin zutela bederatzi puntuko aldea behera bota eta defentsa gogor baten bitartez ez zion saskiratzen uzten Pamesari. Horrela, kanpotarrek ez zuten desabantaila murrizten. Azkenean, TAUk garaipena lortu zuen 87-79ko emaitzaz eta aurretik da kanporaketan (1-0).
Kanporaketako bigarren partida igandean, Valentzian, jokatuko du TAUk (12.30).
Fitxa teknikoa:
Tau Ceramica (25+14+20+28): Prigioni (11), Mickeal (23), Jasaitis (3), Teletovic (8), Splitter (11) -hasierako bostekoa-, McDonald (2), Rakocevic (22), Sergi Vidal (3) eta Singleton (4).
Pamesa Valentzia (15+22+13+29): Williams (7), Douglas (10), Claver (4), Milojevic (6), Barac (13) -hasierako bostekoa-, House (11), Timinskas (7), Oliver (8), Miralles (11) eta Garces (2).
Euskadi Irratiko azken albistegia