logo de eitb24
2008ko uztailak 09 | 10:44:08
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Eibar

ELX-EIBAR

Urzelaik eta Carmelok ezingo dute Elxen aurkako partida jokatu

2008/05/16

Javier Gurrutxagak eta Mikel Roblesek ordezkatuko dituzte jokalari horiek.
Eibarreko jokalriak gol bat ospatzen. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Eibarreko jokalriak gol bat ospatzen. Argazkia: EiTB

Eibarrek talde eraberritua aurkeztuko du datorren igandean Elxen aurka jokatu behar duen partidan, Jon Urzelai eta Carmelo Yuste min harturik baitaude.

Urzelairen tokia, Javier Gurrutxagak hartuko du eta Mikel Roblesek, Carmelo ordezkatuko du zelai erdiko posizioan, azken hau Las Palmasen aurkako partidan lesionatu baitzen.

Gainera, Joseba Del Olmok ez du sasoi betean bidaiatuko eta baliteke Mandiolak hasierako hamaikakoan ez jartzea. Egoera horrek, ateak irekitzen dizkie Albert Yagueri edo Nacho Insari.

Taldearekin joango ez diren jokalari bakarrak Xabier Eizagirre eta Nico Medina dira, erabaki taktikoa dela medio.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta