logo de eitb24
2008ko uztailak 21 | 01:12:10
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

EBAZPENA LEGEBILTZARREAN

Tortura "babestea" egotzi dio Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari

2008/05/16

Ebazpenak Gobernu zentralak "tortura eta tratu txar salaketen aurrean sistematikoki erakutsitako jarrera" gaitzesten du, "salbuespenik gabe polizia indarrak" babestuta. EAJk, EAk, EBk, Aralarrek eta EHAK-k onartu dute.

Eusko Legebiltzarrak tortura eta tratu txar salaketen aurrean indar polizialak modu sistematikoan eta salbuespenik gabe babestea egotzi dio gaur Espainiako Gobernuari eta delitu horiengatik zigortutako agenteak indultatzeari utz diezaiola eskatu dio.

Proposamenak Aralarrek aurkeztu du eta gaurko saioan eztabaidatu dute Jose Antonio Pastor PSE-EEko legebiltzarreko taldeko bozeramaileak eztabaida atzeratzeko eskatu duen arren. Pastorrek atzeratzea proposatu du Juan Manuel Piñuelen
hilketak alderdien artean eragindako batasuna hauts zezakeelakoan.

Azkenik, aurrera egin du eztabaidak eta onartu egin dute EAJk, EAk, EBk, Aralarrek eta EHAK-k alde bozkatuta. PPk eta PSE-EEk kontra bozkatu dute.

Ebazpenean Eusko Legebiltzarrak Gobernu zentralak "tortura eta tratu txar salaketen aurrean modu sistematikoan erakutsitako jarrera" gaitzesten dute alderdiek, eta Madrilek "salbuespenik gabe polizia indarrak" babestu egiten dituela salatzen dute.

Halaber, bereziki kritikatzen du Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak Igor Portu eta Mattin Sarasola ETAko ustezko kideak torturatu zituztelakoan salatuak izan ziren zortzi guardia zibilei emandako "erabateko babesa".

Ildo horretan, "giza eskubideak bermatzeko beharrezkoak diren neurriak" hartzeko deia egiten dio ebazpenak Espainiako Gobernuari, hala nola atxilotuak inkomunikatzea ahalbidetzen duten legeak bertan behera uztea eta atxilotuak polizia-etxeetan dauden bitartean bideoz grabatzea.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta