Politika

ATENTATUA LEGUTION

Eraitsi egingo dute Legutioko kuartela

2008/05/16

Herriko alkateak azaldu duenez, "oso kaltetuta" dago eraikina. Bestalde, leherketaren eraginez itxi behar izan zuten N-240 errepidea ireki dute dagoeneko.

Iragan asteazkenean atentatua jasan zuen Legutioko Guardia Zibilaren kuartela eraitsi egingo dute. Izan ere, "oso kaltetuta" dago, Pedro Berriozabal herriko alkateak jakinarazi duenez.

Udaleko burua Gloria Sanchez Espainiako Gobernuaren Arabako ordezkariarekin bildu da gaur eta horrek baieztatu dio konpontzeak ez duela merezi.

Errepidea, irekita

Leherketaren eraginez N-240 errepidea itxi egin behar izan zuten kuartelaren parean, baina gaur arratsaldean ireki berri dute.

Hala adierazi dute Arabako Aldundiako iturriek. Azaldu dutenez, metro bateko sakonera zuen zuloa eragin zuen leherketak kuartelaren aurrealdetik igarotzen den errepidean.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta