2008/05/16
Ertzaintzak 20 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Portugaleten, genero indarkeriaren delitu bat leporatuta. Atxilotuak lurrera bota zuen bikotekide ohia eta ostikadak eta makilakadak eman zizkion.
Atzo arratsaldeko 17:00ak aldera, Ertzaintzaren patruila bati Portugaleteko Ramon y Cajal kalean jazotako eraso baten berri eman zioten.
Antza denez, gizonezko bat ibilgailu batetik jaitsi zen eta, neska gazte batengana zuzendu ondoren, hitzik esan gabe, makila batez kolpatu zuen hainbat alditan. Jarraian, lurrera bota zuen eta, gorputz osoan zehar ostikadak ematen zizkion bitartean, burua lurraren kontra estutu zion. Erasoa bukatutzat eman eta gero, ibilgailura igo zen eta handik alde egin zuen.
Lekukoa agenteei erasoaren nondik norakoak kontatzen ari zen bitartean, biktima hurbildu zitzaien. Horrek lekukoak emandako bertsioa baieztatu zuen eta gertakizunen egilea bere bikotekide ohia zela esan zuen.
Emakumezkoa osasun-zentro batera eraman zuten bertan artatu zezaten eta patruila, aldiz, erasotzailearen etxera zuzendu zen. Han, gizonezkoa aurkitu eta atxilotu zuten, bikotekide ohiaren aurka indarkeria fisikoa erabiltzeagatik.
Euskadi Irratiko azken albistegia