
2008/05/16
Caparrosek Sevillan, azken jardunaldian, taldea goitik behera aldatuko du, hutsuneengatik. Ostiraleko lan-saioari kasu eginez gero, Gurpegi eskuin aldean arituko litzateke igandean. Erdian Javi Martinez, Garmendia, Gabilondo eta Arroyo, Bilbao Athleticeko 21 urteko jokalaria. Eta aurrean Etxeberria eta Llorente.
Arroyo gaztearentzat lehen mailan bigarren partida litzateke, Clementerekin egin baitzuen debuta Arroyok, orain bi denboraldi. Agueros jubenila ere lehen taldearekin entrenatu da.