2008/05/16
TCSAko enpresa batzordeak, Bilboko autobus zerbitzuaz (Bilbobus) eta Bizkaiko eremu handi bateko zerbitzuaz (Bizkaibus) arduratzen den enpresak, hiru egunetan 24 orduko greba egingo duela erabaki du. Grebak hurrengo hilaren 20, 21 eta 23an egingo dira, eta horretaz gain, lanuzteak egingo dituzte hile bereko astelehen, asteazken eta ostiral guztietan.
Jose Antonio Fernandez batzordeko presidenteak esan duenez, "mobilizazio berrietarako deiak aurrerapen ezagatik egin dira", izan ere, ez dute langileen baldintzak hobetzea lortu.
Gaurko egunez, TCSAko langileek behin-behineko laugarren lanuztea egitera daude deituta. Euren soldatak hobetzeko egiten dituzte protestaldiok.
Beste behin ere, goizeko 07:30etatik 09:30etara egin duten lanuzteak "erabateko" jarraipena izan du langileen aldetik eta gutxieneko zerbitzuek ere, normaltasun osoz bete dute euren lana. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00ra berriz ere lan egiteari utziko diote langileek.
Enpresariekin akordiorik lortu ez dutenez, batzordeak langileak lanuzteetara deitu ditu, hurrengo hileko astelehen, asteazken eta ostiraletarako, eta ekainaren 20, 21 eta 22rako geldialdiak egun osokoak izango dira.
Euskadi Irratiko azken albistegia