logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 16:33:46
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

BIKTIMEI OMENALDIA

Guardia zibil batek irekiko du Kursaaleko ekitaldia

2008/05/16

Atzo Maixabel Lasak aurreratu zuenez, igandean Eusko Jaurlaritzak antolatu duen terrorismoaren biktimen aldeko ekitaldian Juan Manuel Piñuel guardia zibila omenduko dute.

Guardia zibil bat izango da Eusko Jaurlaritzak iganderako Donostian antolatu duen ekitaldian parte hartuko duen lehenengoa, Juan Manuel Piñuelen omenaldi gisa.

Biktimei omenaldia egiteko igandean izango den ekitaldi instituzionalean terrorismoaren ondorioak jasan dituzten lau pertsonak hartuko dute parte. Lehenengo Leoncio Sainz izango da, Galdakaon, 1984ko urriaren 14an, atentatuan zauritutako guardia zibila.

Terrorismoaren Biktimenganako Arretarako Bulegoak agiri batetan azaldu duenez, Sainek irekiko du ekitaldia. Piñueli egindako omenaldian, besteak beste Juan Jose Ibarretxe lehendakariak hartuko du parte, eta terrorismoaren aurkako borrokan “Estatuaren Segurtasun Indarrek burutzen duten lana” goraipatuko du.

Omenaldian ETAren aurka 80 hamarkadan aritu ziren eskuin muturreko taldeen biktimek ere hartuko dute parte. Jesus Maria Arana, Liborio Aranaren (ETAren aurkako taldeak, GAEk, bere gain hartu zuen atentatuan hildakoa )semea, ere bertan izango da.

Terrorismoaren biktimen aldeko ekitaldi instituzionalak alderdi politiko guztien bermea jaso zuen hasiera batetan, baina PP albo batera gelditu zen, Covite, Terrorismoaren Biktimen Euskadiko Kolektiboak, parte hartuko ez zuela jakin zutenean.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta