logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 16:33:29
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Ekonomia

LAN-ISTRIPUA

Langile bat hil da Durangon aldamio batetik erorita

2008/05/16

10:10ean gertatu da ezbeharra oraingoz argitu gabe dauden arrazoiak tarteko. Osalaneko teknikariak bertaratu dira ikerketa egiteko.
Istripua gertatu den lekua. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Istripua gertatu den lekua. Argazkia: EiTB

Gizon bat hil da gaur goizean Durangon (Bizkaia) obra bateko aldamiotik behera erorita, Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak jakinarazi duenez.

10:10 aldera gertatu da ezbeharra Bizkaiko herri honetan egiten ari zen obra batean, Herrizaingo Sailak zehaztu duenez. Durangoko Askatasuna kaleko 2. zenbakian lanean ari zela erori da langilea. Dirudienez, segurtasun neurriak eskasak ziren.

Osalaneko teknikariak bertaratu dira lan-istripua nola gertatu den aztertzera.

Bere aldetik, CCOOk azaldu duenez, zendutako langileak 45 urte zituen eta Erceal enpresa eraikitzailearentzat egiten zuen lan. Sindikatuak adierazi duenez, istripua segurtasun neurri eskasengatik gertatu da. Istripua euste hodiak gaizki doituta zeudelako gertatu dela uste dute.

Lan-Istripu hau Lan Ministerioak burutu duen txostena aurkeztu duten egun berdin gertatu da. Dokumentuaren arabera, 220 pertsona hil dira Estatu espainiarrean beraien lanpostuan, urtearen lehenengo sei hilabeteetan.

Azken astean Euskal Herrian heriotza eragin duten bi istripu izan dira.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta