logo de eitb24
2008ko uztailak 25 | 17:53:59
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

ATENTATUA LEGUTION

Zauritu guztiak hobera egiten ari dira

2008/05/16

ZIUn zegoena gelara igo dute. Legutioko San Isidroren jaiak bertan behera utzi dituzte. Arratsaldean elkarretaratzea egingo dute Gasteizen ANV izan ezik gainerako alderdi guztiek deituta.

Asteazkenean ETAk Legution (Araba) egindako atentatuan zauritutako guardia zibilak Zainketa Intentsiboetako Unitatea (ZIU) utzi du eta Santiago Ospitaleko Traumatologia gelara igo dute.

35 urteko A.M.D. agentea da gelara eraman dutena. Hemorragiarekin eraman zuten Txagorritxuko ospitalera. Sendagileek gaur eguerdian eman behar dutenaren aurretik dagoen azken parte medikoaren arabera, egonkor dago hemodinamikari eta arnasketari dagokionez, baina bere pronostikoa erreserbatua zen. Sabeleko traumatismo itxiarekin eta eskuetan zauriak zituela eraman zuten ospitalera.

Atentatuan zauritutako beste bi agenteak hobera egiten ari dira, ospitaleratuta dauden osasun zentroetako azken txostenen arabera.

Bestalde, Santiago ospitalean FJ.C.F. 41 urteko agentea dago. Asteazkenean ebakuntza egin zioten orno bat apurtuta zuela eta.

34 urteko E.N.C. emakumea ere Santiago ospitalean dago. Egonkor dago, bere egoeran aldaketarik ez dela izan agertu zuten atzo eta proba erradiologiko gehiago egin behar zizkiotela. Polikontusioak eta urradura ugari zituen emakumeak ospitalera eraman zutenean, baita zauri bat ere ezkerreko hankan.

Atentatuan zauritu zen laugarren emakumeari asteazkenean bertan eman zioten alta.

San Isidro jaiak bertan behera utzi dituzte Legution

Legutioko Udaleko Gobernu taldeak (EA) astebururako San Isidroren jaiak direla eta aurreikusita zeuden ekitaldiak bertan behera uztea erabaki du, atentatuak kaltetuekin elkartasun keinu gisa.

Hildako agentearen prentsaurrekoa

Maria Victoria Campos Juan Manuel Piñuel Villalon hildako guardia zibilaren alargunak, bestalde, prentsaurreko bat emango du 18:00ean, Malagan, Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) prentsa ohar batean informatu duenez.

Elkarretaratzea arratsaldean

Gainera, Arabako alderdiek, ANVk izan ezik, kontzentrazio bateratua egingo dute gaur Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan, 19:00ean, atentatua gaitzesteko, 'Askatasunaren alde. ETA EZ' lelopean.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta