2008/05/16
ELA, CCOO, UGT, ERNE eta SVP sindikatuek "hausnarketarako" deialdia egin dute EAEko 87 udalerritako udaltzaingoei, gaurko. Besteak beste, Ertzaintzako funtzionarioekin alderatze profesionala eskatzen dute.
Agiri batetan jakinarazi dutenez, hau "euskal instituzioek Udaltzaingoa C1 taldean sartu nahi ez dutelako gertatu da, Ertzaintzan izango den aldaketan, Euskal Poliziaren Legearen aldatzearekin, diskriminazio egoeran" geldituko direla uste baitute.
Mobilizaziorako deialdiak "hausnarketarako" izaera du, eta "zerbitzu publikoaren funtzionamenduan anormaltasun egoera nabaria" suposatuko du, hurrengo ostiralean. Protesta jardunaldian "sorospena eta hiritarrari arreta gailenduko dira, ez ikuspuntu hertsatzailetik, pedagogikoki langile talde honi dagokiona baizik, deialdiaren izpirituarekin bat ez datozen eginbeharrak beste talde polizialen esku utziz".
Gainera, sindikatuen arabera, "larrialdi zerbitzuak burutzean atentzio berezia izango da, eta egoeraren larriei, eta beharrezkoei", kobertura ematen jarraituko dute.
Euskadi Irratiko azken albistegia