logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 16:23:54
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Surfa

WCT ZIRKUITUA (TAHITI)

Bruno Santos, irabazlea Teahupoon

2008/05/16

Finala gonbidatuen artekoa izan da, Santos eta Drollet surflarien arteko hain zuzen ere. Aritz Aranburuk 675 puntu ditu eta sailkapenaren azken multzoan dago.

Harrigarria izan da Teahupooko Billabong Pro txapelketa. Finala gonbidatuen artekoa izan da, Bruno Santos brasildarrak Manoa Drollet menperatu duelarik, olatu hori gutxik bezala ezagutzen duen bertako gizona. Santos bikain ibili da azken asteetan Teahupooko olatuan, aurrekanporaketa guztiak gainditu eta finaleraino iritsi zen, bigarren geldituz.

Horrekin txapelketan lehiatzeko eskubidea irabazi zuen, eta bertan Mick Fanning, Taj Burrow, Tim Reyes, Adriano De Souza, C.J. Hobgood, eta finalean Drolet menperatu ditu. Ikaragarria brasildarrak egindakoa. Bost urte dira surflari brasildar batek CT-ko txapelketa bat irabazten ez zuela, 2003an Neco Padaratz Frantzian.

Azken jardunaldia ere olatuen aldetik ez da ona izan, denbora asko itxaron behar izaten zuten surflariek. Faborito gehienek kale egiteak ez du aldaketa handirik ekarri sailkapenera. Aurrekaldean daudenen artean soilik Joel Parkinsonek baliatu du txapelketa hau, finalerdietara iritsi eta WCTan bigarren jartzeko.

Aritz Aranbururi dagokionez, emaitza ez da ona izan. Guztira 675 puntu ditu zarauztarrak, eta sailkapenaren azken multzoan dago. Hurrengo txapelketa maiatzaren 25ean hasiko da, Fiji uhartean.

WCT SAILKAPENA

1 Kelly Slater (USA) 2810
2 Joel Parkinson (AUS) 2340
3 Bede Durbidge (AUS) 2318
4 Andy Irons (HAW) 2196
5 Mick Fanning (AUS) 1989
6 Adriano de Souza (BRA) 1932
7 Taj Burrow (AUS) 1886
8 Adrian Buchan (AUS) 1874
9 Kai Otton (AUS) 1800
10 Dane Reynolds (USA) 1742
11 Jeremy Flores (FRA) 1701
12 Bobby Martinez (USA) 1696
12 C.J. Hobgood (USA) 1696
14 Luke Stedman (AUS) 1610
14 Tim Reyes (USA) 1610
16 Dean Morrison (AUS) 1557
17 Tom Whitaker (AUS) 1420
17 Taylor Knox (USA) 1420
17 Dayyan Neve (AUS) 1420
20 Bruce Irons (HAW) 1367
21 Neco Padaratz (BRA) 1235
21 Ben Dunn (AUS) 1235
21 Jordy Smith (ZAF) 1235
21 Roy Powers (HAW) 1235
21 Mikael Picon (FRA) 1235
26 Luke Munro (AUS) 1230
26 Jay Thompson (AUS) 1230
28 Damien Hobgood (USA) 1050
28 Leonardo Neves (BRA) 1050
30 Pancho Sullivan (HAW) 1045
30 Daniel Wills (AUS) 1045
30 Ben Bourgeois (USA) 1045
30 Kieren Perrow (AUS) 1045
30 Heitor Alves (BRA) 1045
35 Michael Campbell (AUS) 860
35 Rodrigo Dornelles (BRA) 860
35 Fredrick Patacchia (HAW) 860
35 Royden Bryson (ZAF) 860
35 Tiago Pires (PRT) 860
35 Jihad Khodr (BRA) 860
35 Daniel Ross (AUS) 860
42 Chris Ward (USA) 825
43 Ricky Basnett (ZAF) 675
43 Travis Logie (ZAF) 675
43 Aritz Aranburu (EUS) 675
43 Nic Muscroft (AUS) 675

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta