Kultura

FILMATZEA JALISCON

Unax Ugalde izango da 'Tequila' film mexikarraren protagonista

2008/05/16

Aktoreak esan duenez, gidoiak "asko harrapatu" zuen. Behar ez duen batekin maitasun harreman bat izateagatik gezurretan ibili behar den pertsonaiaren istorioa kontatuko du filmak.

Tequila filmean parte hartuko duela iragarri du Unax Ugalde aktoreak. Datorren astelehenean hasiko dira filmatzen Tequila hirian, Jaslico Estatuan, Mexikoko mendebaldean. Sergio Sanchez Suarez mexikarra izango da zuzendaria.

"Pozik nago Mexikon egoteaz. Pelikula hau egiteko aukera duela aste batzuk sortu zitzaidan, gidoia irakurri nuen, asko harrapatu ninduen eta hona etortzea erabaki nuen proiektuan lan egiteko", esan du Ugaldek.

"Orain daukadan irudia (bibotea eta bizarra) nire pertsonaiarengatik da. Bi hilabete egongo naiz hemen, Mexikon, lan asko daukat egiteko, astelehenetik larunbatera egongo gara filmatzen", azaldu du aktoreak.

Behar ez duen batekin maitasun harreman bat izateagatik gezurretan ibili behar den pertsonaiaren istorioa kontatuko du Tequila filmak.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta