logo de eitb24
2008ko uztailak 19 | 01:48:26
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Alaves

NUMANTZIA-ALAVES

200 bat zaleen babesa izango dute gasteiztarrek Sorian

2008/05/16

Kirol arloari dagokionez, Angel Sanchez ez da igandeko partida jokatzeko prest izango.

Alavesek Numantziaren aurka jokatuko du igande honetan Pajaritos futbol-zelaian eta bertan 200 bat zaleen babesa izango dute gasteiztarrek.

Dagoeneko salgai jarritako 200 sarreretatik 185 saldu dira eta eskaera handiagoa bada 150 sarrera gehiago eskainiko lituzke klubak.

Kirol arloari dagokionez, Angel Sanchezek ezin izango duela Sorian jokatu baieztatu zen osteguneko lan-saioan.

Ustezko hamaikakoak:

Numantzia: Jacobo, Juanra, Palacios, Jaio, Beranger; Nagore, Moreno; Del Pino, Mario Martínez, Quero; eta Gorka Brit.

Alaves: Bernardo; Calderón edo Edu Alonso, Pablo Casar, Coromina, Tarantino; Gaspar Galvez, Mehdi Lacen; Adrian Lopez, Sergio Rodríguez, Toni Moral; eta David Aganzo.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta