logo de eitb24
2008ko uztailak 04 | 23:42:10
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Osasuna

RACING-OSASUNA

Tentsioa "energia positiboa" bihur dadila espero du Izcok

2008/05/16

Osasunako presidenteak "logikoa den tentsio" ikusten du taldearen inguruan. Gorritxoek Racingen aurka jokatuko dute igandean Sardineron (18:00etan).

Patxi Izco Osasunako presidenteak igandeko partidako tentsioa "energia positiboa" bihur dadila espero du. Gorritxoek Racingen aurka jokatuko dute igandean (18:00) jaitsiera saihesteko azken partida.

"Jokalariek logikoa den tentsioa dute eta hori energia positiboa bihur dadin espero dut. Taldea aurrera aterako da, indartsu zelairatuko da eta emaitza positiboa izatea espero dugu", esan du Izcok.

Taldeari helarazten dion mezuari buruz "jokalariek mezua ezagutzen" dutela adierazi du. "Denboraldiko partidarik garrantzitsuena da eta aurkaritzat Racing egokitu zaigu. Garaipena lortzeko gai ez bagara beste emaitzetan jarri beharko dugu arreta", gaineratu zuen.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta