logo de eitb24
2008ko uztailak 21 | 01:06:28
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mundua

TXOSTENA

FARCen ordenagailuetan ez dute aldaketarik egin, Interpolen arabera

2008/05/16

Kolonbiak gerrillaren aurka Ekuadorren egindako erasoan hiru ordenagailu konfiskatu zituen. Hedabide kolonbiarrek Venezuela eta Ekuador FARCekin lotuta zeudela iradoki zuten. Jesus Torquemadaren iruzkina.

Interpolek ziurtatu duenez, Kolonbiako Armadak martxoak 1ean, Ekuadorren, Raul Reyes FARCeko gerrillako bigarrenaren kanpamenduaren aurka egindako erasoan konfiskatutako hiru ordenagailuetan ez da aldaketarik izan.

Ronald Noble estatubatuarrak, Polizia Kriminalaren Erakunde Internazionaleko (Interpol) idazkari nagusia, ziurtatu duenez, ordenagailuak aztertu dituzten nazioarteko adituek ez dute aldatu dituztela dioten "frogarik aurkitu", baina ez dute ordenagailu horien edukiaren inguruan hitz egin.

Kolonbiako hedabideen arabera, ordenagailu horietan Ekuadorreko eta Venezuelako Gobernuen eta FARCen arteko loturak agertzen ziren.

Chavezek Kolonbiarekiko harreman komertzialak aztertzearekin mehatxatu du

Interpolek Bogotan txosten luze hori eman ondoren, Hugo Chavez Venezuelako presidenteak Kolonbiako Gobernuaren eta Alvaro Uribe herrialde horretako agintariaren aurka egin du, eta "lotsagarritzat" jo du Interpoleko buru batek lurralde bat beste batean indarrez sartzea eta erailketak babestea.

Venezuelako presidenteak Ronald Nobleren aurkako erasoak azpimarratu ditu, eta "zital, pailazo, mafioso eta arlote" deitu dio.

Horrez gain, Chavezek Venezuelaren eta Kolonbiaren arteko harreman komertzialak berriz aztertzearekin mehatxatu du, herrialde horrekin duen merkataritza ezinbestekoa ez dela eta Brasilekin duenarekin ordezkatu daitekeela gaineratuta.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta