2008/05/16
Latinoamerikako, Karibeko eta Europar Batasuneko herrialdeetako agintariak Liman elkartuko dira. 60 herrialdek izango dute ordezkaritza, ia denak maila berean. Haal ere, hainbat buruzagi europar esanguratsu faltako dira: Sarkozy frantziarra, Brown britainiarra edota Berlusconi italiarra, alegia.
Modu honetako bosgarren goi-bilera da, eta bertan, mundu guztian kezka bihurtu diren gaiei buruzko dokumentua sinatuko dute; hots. pobrezia, gosea eta klima aldaketari buruzko dokumentua.
Nolanahi ere, goi-bileran lor daitezkeen akordioek baino, partaide batzuen artean dauden tirabirek piztu dute interesa.
Duela astebete, Chavezek Hitler agintera bultzatu zuen eskuineko kide izatea leporatu zion Angela Merkeli. Beraz, bien arteko kidetasun handiegirik izango aurreikusi daiteke.
Hala ere, buruzagi amerikaren artean izango da tentsiorik handiena. Uribe kolonbiarra Interpolek indartuta iritsiko da goi-bilerara.
Nazioarteko poliziak (Interpolek) baieztatu egin du benetakoak zirela Kolonbiako militarrek, Raul Reyes gerrila-burua hil zuten operazioan, atzemandako ordenadoreak. Eta ordenadore horietan gainera, Venezuela eta Ekuador FARC gerrilarekin nahasten dituen dokumentuak azaldu dira.
Gauzak horrela, jakina da FARCek hankaz gora bota nahi duela Kolonbiako gobernua.
Euskadi Irratiko azken albistegia