2008/05/16
Datorren astelehenean jakingo dugu Zapaterok agindutako 400 euroko diru-laguntza EAEn zenbatekoa izango den eta herritarrek nola jasoko duten.
Foru arau berria ekaina amaitu baino lehen onartzea da EAEko hiru Aldundien asmoa, langileek lehenbailehen jaso ditzaten laguntzak.
Bizimoduaren garestitzeari eta ekonomiaren moteltzeari aurre egiteko laguntzak errentaren araberakoa izatea nahi dute EAJk eta EAk, eta badirudi hori errespetatuko duela azken erabakiak.
PSE-EEk, berriz, 400 euroko kenkaria langile guztiei berdin aplikatzea eskatzen du.
Edonola den ere, Maribel Vaquero Gipuzkoako EAJko batzarkideak azaldu du diru-laguntza ez dela txeke bat izango.
Horrez gain, inflazioaren igoerak pertsona fisikoen gaineko errentan izan duen eragina nola egokitu ere erabaki beharko du asteleheneko bileran zerga koordinaziorako organoak, Eusko Jaurlaritza eta hiru Aldundiak batzen dituen erakundeak.
Euskadi Irratiko azken albistegia