2008/05/16
Larunbatean
Larunbatean ere, ipar-mendebaldeko haizeak aginduko du eta eguraldia euritsu dator.Horrez gain, eguratsa ezegonkor samar ibiliko da, eta zerua oso hodeitsu egongo da, batez ere iparraldean, eta goizetik aurrera. Egun osoan zaparradak botako ditu, eguerditik aurrera indar handiagoz.
Tenperatura egonkor mantenduko da.
Igandean
Igande goiza atsegina izango da, ostarteren bat ikusteko aukerarekin, baina eguerditik aurrera hodeiak ugaritu, eta zaparradak botako ditu.
Gainera, zenbait lekutan hodei mardulak eta trumoitsuak izan daitezke, batez ere barnealdean.
Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta tenperatura aldaketa handirik gabe mantenduko da.
Astelehena
Giro goibela eta bustia astearen hasieran. Egunean zehar zaparradak botako ditu, noizean behin mardulak izango dira, batez ere ekialdean. Baina egunaren amaieran atertzeko joera hartuko du.
Tenperatura maximoak 15-17 ºC bitartean kokatuko dira.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eta bidali eguraldiari buruzko argazkiak EiTBra.
Euskadi Irratiko azken albistegia