2008/05/16
TAU Ceramica eta Pamesa Valentzia taldeek liga titulurako final-laurdenetako partidarik parekatuena jokatuko dute ostiral honetan. Aurrez aurre liga erregularreko laugarren eta bosgarren sailkatuak izango dira. Biek 22 garaipen lortu eta 12 porrot jaso dituzte.
Gasteiztarrek baja garrantzitsuak izango dituzte eta, adibidez, Zoran Planinicek ezin izango du partida jokatu. Zuntz haustura dauka ezker hankan. Baina Rakocevicek, bestalde, minutu batzuk jokatzeko aukera izango du. Ostegunean entrenamenduan parte hartu zuen eta hasiera batean uste zitekeena baino azkarrago sendatu da.
Jasaitisekin antzekoa gertatu da eta guztiz osatuta ez dagoen arren, lituaniarrak minutu batzuk joka ditzake. Gauzak horrela, eta Lauko Finaleko eta Errege Kopako etsipenen ostean, TAUk denboraldiko bigarren titulua eskuratzea izango du helburu.
FITXA TEKNIKOA.
TAU CERAMICA: Prigioni, Teletovic, Vidal, Mickeal y Splitter --ustezko bostekoa-- ; Rakocevic, Jasaitis, Fernandez, Garcia, Singleton eta McDonald.
PAMESA: Williams, Douglas, Claver, Garces, Barac --ustezko bostekoa-- Oliver, House, Avramov, Urtasun, Timinskas, Miralles eta Milojevic.
Euskadi Irratiko azken albistegia