logo de eitb24
2008ko uztailak 04 | 23:21:26
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Txirrindularitza

ITALIAKO GIROA (7. ETAPA)

Bosisiok irabazi du etapa azken igoeran

2008/05/16

Mendatean bukatu den lehen etapan Bosisiok irabazi du. Di Luca, Ricco eta Contador ongi aritu dira 2'03"ra iritsiz, Klodenek, ordea, kale egin du eta Viscontik liderraren elastikoa mantendu du.

Gabriele Bosisiok (LPR) irabazi zuen Italiako Giroko zazpigarren etapa, mendateekin kontaktua eduki duen lehena. Vasto eta Pescocostanzo herrien arteko etapa honek, 180 kilometroko luzeera izan zuen.

Bosisio bost txirrindularik osatutako ihesaldian (Baliani, Cardenas, Kiryienka, Sella) sartu zen eta bakarrean heldu zen helmugara, azken igoeran aurkariak baino indartsuagoa izanez.

Vasil Kyryenka (Tinkoff), bigarren iritsi zen 46"ra, hirugarren Emanuele Sella (Navigare) izan zen 1'01'"era. Danilo di Luca (LPR), Leonardo Piepoli eta Riccardo Ricco (Saunier Duval), irabazletik 2'03"ra sartu ziren eta Alberto Contador (Astana) 2'10"era sartu zen.

Beste faborito batzuk, ordea, gaizki aritu ziren eta horren indartsu ez zeudela ikusi zen. Denis Menchov (Rabobank), Andreas Klöden (Astana) eta Davide Rebellin (Gerolsteiner) irabazletik 2'56"ra iritsi ziren.

Giovani Visconti (Quick Step), 3'59"ra heldu zen eta liderraren elastikoa mantendu zuen. Matthias Russek (Gerolsteiner), bigarren postuan jarraituko du eta hirugarren postuan jarri zena Bosisio izan zen.

Horrela bizi izan dugu etapa eitb24.com-en.

Bihar, Rivisondoli eta Tivoli artean korrituko da etapa eta 208 kilometro edukiko ditu. Azken bi kilometroetan Lazioko igoera gainditu beharko dute txirrindulariek. Ikusi zortzigarren etapako profila.

Etapako sailkapena:

1. Gabriele Bosisio (ITA/LPR) 4h.45.51
2. Vasili Kiryienka (BLR/Tinkoff) 46"ra.
3. Emanuele Sella (ITA/CSF) 1:02"ra.
4. Félix Cardenas (COL/Barloworld) 1:33"ra.
5. Danilo Di Luca (ITA/LPR) 2:04"ra.
6. Riccardo Ricco (ITA/Saunier) d.b 7. Leonardo Piepoli (ITA/Saunier) 2:07"ra.
8. Alberto Contador (ESP/Astana) 2:10"ra.
9. Davide Rebellin (ITA/Gerolsteiner) 2:55"ra.
10. Franco Pellizotti (ITA/Liquigas) d.b.

Sailkapen nagusia:

1. Giovanni Visconti (ITA) Quick Step 32h.03.01
2. Matthias Russ (ALE) Gerolsteiner 9"ra
3. Gabriele Bosisio (ITA) LPR 5.43"ra
4. Danilo Di Luca (ITA) LPR 7.27"ra
5. Emanuelle Sella (ITA) CSF 7.36"ra
6. Félix Cárdenas (COL) Barloworld 7.36"ra
7. Riccardo Riccó (ITA) Saunier 7.53"ra
8. Daniele Nardello (ITA) Diquigiovanni d.b 9. Alberto Contador (ESP) Astana 7.56"ra
10. Franco Pellizotti (ITA) Liquigas 8.11"ra

Sailkapen guztiak.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta