logo de eitb24
2008ko abuztuak 30 | 11:15:30
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

-X-noticia-X-

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Rajoyri babesa agertzeko eskatu dio Arabako PPk San Gili

2008/05/16

Iñaki Oiarzabal Arabako PPko idazkari nagusiak egoera berriro bideratzeko eskatu dio Maria San Gili. Lurraldeko zuzendaritzak bilera egin zuen atzo, eta arazoak berehala konpontzeko exijitu zuen.

Arabako PPk batasunerako deia egin eta "esfortzua" eskatu dio Maria San Gili. Hain zuzen ere, Mariano Rajoy babestuz egoera berriro bideratzeko eskatu dio.

Bart Radio Euskadiko "Ganbara" saioan egindako elkarrizketa batean, Iñaki Oiarzabal Arabako PPko idazkari nagusiak adierazi du alderdi barruko gatazkak ez direla konponezinak eta gaizki-ulertuen ondorio direla.

Lurraldeko zuzendaritza hiru orduz batzartuta egon zen atzo arratsaldean, eta giroa nahasita dagoela aitortu zuen. Hortaz, arazoak berehala konpontzea exijitu zuen.

Atzokoa PPko lurralde batzar bat bildu zen lehen aldia izan zen San Gilek kargua uzteko mehatxua egin zuenetik.

Astelehenean, EAEko PPko zuzendaritzak bilera egingo du Donostian, eta hori guztia hartuko du hizpide.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta