2008/05/16
Kaliforniako Auzitegi Gorenak konstituzioaren aurkakotzat jo ditu homosexualen arteko ezkontzak debekatzen dituzten legeak, "sexu bereko bikoteen eskubideak urratu" egiten dituztela argudiatuta.
Era horretan, Kalifornia AEBetako bigarren Estatua da, Massachusettsen ostean, homosexualen arteko ezkontzak baimentzen.
Sexu bereko bikoteei etxeko loturen egoera berria eta ezezaguna emateak, ezkontzeko eta legearen aurrean Kaliforniako konstituzioak bermatutako babes bera izateko euren eskubide konstituzionalak urratzen ditu, Gorteak esan duenez.
Gorenak gaineratutakoaren arabera, erabaki horrekin tokian tokiko arduradunak "sexu bereko bikotekideei ezkontzea baimenduko dietela" ziurtatzera behartuko ditu Estatuko agintariak.
San Frantzisko hiria, homosexualen aldekoak eta dozena bi bikote homosexual izan dira salaketa jarri dutenak, eta epaiak arrazoia eman die. 2004ean hasi ziren tirabira judizialak, eta hau azken saioa izan da.
Talde kontserbadoreak, aurka
Hala ere, baliteke erabaki hori gaiaren inguruko azkena ez izatea.
Hainbat talde erlijioso kontserbadorek milioi bat sinadura baino gehiago bildu dituzte Kaliforniako konstituzioa aldatzeko, sexu berekoen arteko ezkontzak konstituzioaren aurkakoak bihurtzearren.
Euskadi Irratiko azken albistegia