logo de eitb24
2008ko uztailak 04 | 23:02:35
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mundua

GERTAKARI LARRIA

100 pertsona inguru hil dira Nigerian, istripu batek eragindako leherketan

2008/05/15

Lagos hirian, hondeamakina batek erregaia banatzeko hodietako bat jo eta eztanda egin du. 2006an, 350 lagunen heriotza eragin zuen antzerako gertakari batek.
Suhiltzaileak sua itzaltzen saiatu dira Lagosen (Nigeria). Argazkia: EFE

argazkia handitu

Suhiltzaileak sua itzaltzen saiatu dira Lagosen (Nigeria). Argazkia: EFE

Ehun lagun inguru hil dira gaur Lagosen (Nigeria) erregaia banatzeko hodietako batek eztanda egin duenean, Gurutze Gorriko iturriek jakitera eman dutenez.

Hiriaren kanpoaldean dagoen Ijegun auzoan gertatu da ezbeharra, errepidea zabaltzeko lanetan zebilen hondeamakina batek hodia jo eta sutea piztu duen leherketa eragin duenean.

Zaurituak 20 inguru dira, horietako batzuk larri daudelarik, Suleman Maikubi Gurutze Gorriaren koordinatzaileak azaldu duenez.

Erreskate taldeetako iturriek adierazi dute 15 etxebizitza ingurutara iritsi dira garrak.

Leherketa gertatu den tokitik gertu eskola bat dago, eta ikasleen egoerak kezka handia sortu du herritarren artean.

Ez da lehenengo aldia

Nigeriako erregai-hodietan izan diren istripuak hamaika dira.

Baina gaurkoa desberdina izan da, zeren aurrekoak erregaia lapurtzeko hodiak moztu zituztenek eragin baitzituzten.

Iragan abenduaren 25ean izan zen azkena, Ikaten, Lagos kanpoaldean. Orduan 42 izan ziren hildakoak.

2006an, antzerako bi istriputan, 350 lagun zendu ziren Lagosen bertan eta Atlas Coveko portuan.

Dena den, 1998koa izan zen larriena. Jesse hiriko hodi batek eztanda egin zuen eta mila pertsona inguru hil ziren.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta