2008/05/15
Segurtasuna izan zen Silvio Berlusconi Italiako gobernuburuaren hauteskunde-kanpainaren ardatza. Oso argi utzi zuen, gainera, arlo hori nola ulertzen zuen. Orain, ia 400 pertsona atxilotu dituzte kriminalitate eta legez kanpoko immigrazioaren aurkako borrokan. Gehienak atzerritarrak dira, Errumaniarrak eta Afrika Iparraldekoak.
Aurreko astean, Berlusconiren Gobernuak kargu hartu eta hurrengo egunean hasi zen polizia-operazioa.
Astebeteko epean ia 300 atzerritar atxilotu dituzte. Horietatik, ehun baino gehiago kanporatu egingo dituzte.
Atxilotuei droga trafikoa, proxenetismoa, lapurreta eta legez kanpoko immigrazioa leporatu diete. Krimenaren Aurkako Poliziaren buruak esan duenez, modu batean edo bestean, legez kanpoko immigrazioarekin lotutako delituak dira.
Polizia operazioak helburu dituen giza taldeetan kezka sortu da, baten hutsak ez dituztela gainerakoek ordaindu behar diote.
Kontua da italiarrak asaldaturik daudela kriminalitateagatik eta batez ere errumaniarrei eta atzerritarrei leporatzen dizkietela delituak.
Silvio Berlusconiren Gobernuak segurtasuna jarri du legealdiaren helburu nagusi eta neurri gogorrak hartuko ditu legez kanpoko immigrazioaren aurka. Litekeena da lehen neurriak hurrengo astean hartzea.
Euskadi Irratiko azken albistegia