logo de eitb24
2008ko uztailak 09 | 15:18:57
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Reala

REALA

Lillok bost partidak irabazteko gai ikusten du taldea

2008/05/15

Diru sari eta epaileei buruz ere mintzatu da.
Juanma Lillo, Realeko entrenatzailea. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Juanma Lillo, Realeko entrenatzailea. Argazkia: EiTB

Realeko entrenatzaile Juanma Lillok, taldea geratzen diren bost partidak irabazteko moduan ikusten du. "Bai" izan zen bere erantzuna, "argi eta garbi" esan zuen. Adierazpen gehiagorik gabeko erantzuna izan zen, entrenatzaileak taldearengan duen konfidantzaren adierazgarri. "Orain arteko partidak aurkaria baino gehiago garela erakutsiz amaitu ditugu" esan zuen. Oso argi dauka, dena den, bost partidak ezin direla bat batean irabazi, "partida bakoitza irabazi behar da" gogoratu zuen.

Datorren larunbateko aurkariari buruz, Granada 74 taldeari buruz, "talde deserosoa" dela esan zuen. "Hiru edo lau jokalari ditu ondo iristen eta asko mugitzen direnak, futbola zer den badakitenak. Beste behin, asko landu beharreko partida izango da, horregatik izango da garrantzitsua erritmo handia ematea".

Cadizen jokatutako partidan epailearen lanari buruz ere hitz egin zuen. Guztiok akatsak egin ditzakegula esan zuen, baina guztiz onartezina dena, bere iritziz, "jokoari begiratu beharrean beste gauzetara begiratzeak suposatzen duen profesionaltasun falta da". Hala, Delibasici egin eta adierazi gabeko penaltiarekin haserre dagoela garbi utzi zuen Lillok.

Azkenik, diru sariei buruz ere mintzatu zen. "Gauzak gaizki egin ditugu. Sporting eta Malaga gu diru sariak ordaintzen ari garela esan eta esan dabiltza. Besteek ez al dute ordaintzen? Gainera, egia izanda ere, irabazteagatik bada, zilegi dira. Urte asko daramatzat futbolean eta galtzeagatik ere ikusita ditut diru sariak. Gauza bat esango dut: Diru saririk potoloenak ere ez du balio benetako lorpena eskura daukazunean".

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta