logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 02:55:37
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Beste kirol batzuk

ESKUBALOIA (P. SAN ANTONIO)

Cabanasek ez du Portlanden jarraituko

2008/05/15

Entrenatzaileari, albistea jakinarazi diote klubeko arduradunek eta 2008ko ekainaren 30etik aurrera ez du Portland San Antonio zuzenduko.
Javier Cabanasek ez du Portland San Antonion jarraituko. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Javier Cabanasek ez du Portland San Antonion jarraituko. Argazkia: EFE

Porland San Antonioko Zuzendaritza-Batzordeak jakitera eman zuen Jose Cabanas Lopezek ez duela talde honetako entrenatzailea izaten jarraituko 2008ko ekainaren 30etik aurrera.

Cabanasi, urte bete gehiagoko kontratua geratzen zitzaion oraindik eta honakoa adierazi zuen: "Denboraldi aurrea nik prestatu dudala eta fitxaketa batzuei baiezkoa eman diodala bakarrik esan dezaket".

Klubak, eskerrak eman zizkion talde Cabanasi komunikabideetara bidaltako eskutitz baten bitartez. Eskutitz horretan, "sorte ona edukitzea espero dugu eta kirol arloan oso ondo joatea ere", jartzen zuen.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta