logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 03:11:58
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mundua

UTTAR PRADESH

89 lagun hil dira Indian, harea-ekaitza batean

2008/05/15

Herrialdearen iparraldean gertatu da hondamendia. Barne Ministerioak jakinarazi duenez, biztanle gehien dagoen eskualdea jo du haizeteak. Gainera, ehunka zauritu eta etxeak eraitsita geratu dira.

Gutxienez 89 pertsona hil dira Indian harea-ekaitza baten eraginez, Uttar Pradesh iparraldeko estatuan, Barne Ministerioko bozeramaile batek jakitera eman duenez.

Uttar ekialdeko distrituak jotzen ari da batez ere haizetea, Indian biztanle gehien duen ingurua. Hildakoez gain, zaurituak ehunka izan daitezke; etxeak eraitsi dira, zuhaitzak sustraietatik atera ditu eta argindar posteak ere behera etorri dira.

Biktimak suteetan eta eraikinak erortzean hil dira. Izan ere, harea-ekaitza oso gogorra izan da.

Atzo bertan, Delhiraino iritsi zen haizetea, kalteak ez ziren hainbestekoak izan, baina zuhaitzak bota eta txikizioa eragin zuen zenbait lekutan.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta