logo de eitb24
2008ko uztailak 21 | 01:00:02
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mundua

SICHUANEKO LURRIKARAREN OSTEAN

Txinak 19.500 hildako konfirmatuta, 50.000 espero ditu

2008/05/15

Indar armatuetako 130.000 langile daude laguntza eta erreskate operazio lanetan murgilduta. Garraiorako hegazkin militarrek eta helikopteroek elikagaiak eta emergentziarako materiala jaurti dituzte.

Astelehenean izandako lurrikarak 19.500 hildako utzi ditu Sichuan probintzian, baina Estatuko lurrikararako Emergentzia eta Erreskate Ofizinak 50.000 espero ditu.

Indar Armatuetako 130.000 partaide ari dira Sichuaneko probintzia, izandako lurrikarak (7,8koa Ritcher eskalan) utzi duen hondamendiaren ostean, berera itzultzeko lanetan. Xinhua agentzia ofizialak jakinarazi duenez, garraio hegazkin militarrek eta helikopteroek 300 hegaldi baino gehiago egin dituzte eta elikagaiak eta emergentzia materialak jaurti dituzte airetik .

Horietatik 13.000 Txina osoko suhiltzaileetakoak dira, mundu mailan militarra den bakarra.

Talde militarrak txakurrekin ari dira eroritako eraikinetan bizirik egon ahal daitezkeenen bila. Agentziak jakinarazi duenez, trena soldaduak eta emergentziazko laguntza garraiatzeko erabiltzen ari da Sichuanen, eta ibilgailuak konfiskatu dituzte, beharra duten lurraldeetara materialak eramateko.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta