2008/05/15
Athleticentzat azken aukera da igandekoa, Europarekin amets egiteko azken aukera. Gorka Iraizoz da gaurko albistea, aurrenekoz partidatxoa jokatu baitu atezain nafarrak.
Bestalde, Ocio eta Etxeberria ongi dira, jokatzeko moduan, eta senda-agiria jaso dute. Zuri-gorriek halere, baja asko dituzte Sevillarako. Gaur 9 jokalari ez dira berdegunean azaldu ere egin.
Prentsaurrean berba egin duena Aranzubia izan da, ziurrenik bere azken prentsaurrekoa izan da gaurkoa.
Euskadi Irratiko azken albistegia