2008/05/15
Euskal Autonomi Erkidegoa, biztanleko barne produktu gordinik (BPG) altuena duen Espainiako Estatuko autonomia erkidegoa izatera igaro zen 2007an, FUNCAS Espainiako Aurrezki Kutxen Fundazioak egin duen azken txostenak jasotzen duenez.
Madrilgo Erkidegoa lehen lekutik bigarrenera pasa da, eta Nafarroak hirugarrenean segitzen du, galera txiki bat izan duen arren. Txostena Donostiako Miramar Jauregian aurkeztu dute gaur Manuel Urquijo Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuordeak eta Pablo Alcaide FUNCASeko estatistika teknikariak.
Euskal Ekonomiaren egoera ona dela dio kutxen txostenak, eta ezin dela inola ere krisiaz hitz egin, ekonomiaren hazkundea zer edo zer jaitsiko den arren.
Ildo beretik hitz egin du Eusko Jaurlaritzak ere. 2.008an EAEk izango duen hazkunde ekonomikoa %3ren inguruan ibiliko dela aurreratu du Inaki Beristain, Jaurlaritzaren Ekonomia-Zuzendariak
Geldialdi ekonomikoa nozitzen azkena, susperraldian lehena
Jaurlaritzaren arabera, Euskadi izango da geldialdi ekonomikoa nozituko duen azken autonomi erkidegoa, eta susperraldia izango duen lehena bertoko ekonomiaren ezaugarriengatik.
Espainiako Estatuko Kutxen txostenaren arabera Euskadiren hazkunde ekonomikoarentzat oso garrantzitsua izan da azken urteetako inbertsio publikoa.
Lehiatzeko ere, Euskadiko ekonomia egoera onean dagoela diote, besteak beste azken urteetan soldaten igoera, Estatuko beste lekutan baino askoz apalagoa izan delako.
Euskadi Irratiko azken albistegia