logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 16:28:02
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Kultura

IRAK

Michael Moorek 'Fahrenheit 9/11' dokumentalaren bigarren zatia egingo du

2008/05/15

Bigarren zati honetan ere Irakeko gerra aztertuko du Moorek, eta AEBtako barne arazoekin erlazionatuko du.

Michael Moorek Fahrenheit 9/11 dokumentalaren bigarren zatia egingo duela iragarri du. Lehenengoa 2004an egin zuen. Irakeko gerraz eta George W. Bush AEBko presidentearen atzerriko politikaz hitz egiten zuen Moorek.

Paramount Vantage eta Overture Films izango dira dokumental berria finantzatu eta ekoiztuko dutenak. Oraindik ez dute jakitera eman ze izenburu izango duen, baina datorren urtean estreinatuko dela iragarri dute eta Moore hasita dagoela lanean.

Canneseko zinemaldian iragarri du Moorek dokumental berria egingo duela. Jaialdi horretan Urrezko Palmondoa irabazi zuen 2004an Fahrenheit 9/11 dokumentalak. Gainera, Bowling for Columbine eta Sicko dokumentalak ere zinemaldi horretan ikusi ahal izan ziren.

Bigarren zati honetan ere Irakeko gerra aztertuko du Moorek, eta AEBtako barne arazoekin erlazionatuko du.

Fahrenheit 9/11 AEBtako historiako dokumental arrakastatsuena izan da, 119,1 milioi dolar irabazi ditu zinema-aretoetan.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta