logo de eitb24
2008ko abuztuak 30 | 10:56:45
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Osasuna

RACING-OSASUNA

Santanderreko partidarako sarrerak berehala agortu dira

2008/05/15

450 sarrera jarri ditu salgai Osasunak 9:30ean eta 10:15erako agortuta zeuden. Bestalde, taldeak 10:00etan hartu du Taxoaretik Puente Viesgorako bidea.
Reyno de Navarra futbol-zelaiko entrenamendu bat. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Reyno de Navarra futbol-zelaiko entrenamendu bat. Argazkia: EFE

Racingek 450 sarrera igorri zizkion Osasunari, eta gaur goizean jarri dituzte salgai gorritxoek igandean Santanderren jokatu beharreko partidarako sarrera horiek. Goizeko 9:30ean zabaldu dira Reyno de Navarroako bulegoak, eta hiru ordu laurdenetan agortuta zeuden 30na euro balio zuten sarrera guztiak. Txarteldegiak zabaldu baino hamabi ordu lehenagotik jendea zain zegoen ilaratan, eta Osasunako langileek bulegoetako ateak zabaldu dituztenerako jende ilara ederra zegoen Nafarroako erresumaren bueltan. Azkenean, sarrera guztiak berehala agortu dira.

Bestalde, taldeak 10:00etan hartu du Taxoaretik Puente Viesgorako bidea autobusean. Santanderretik 30 kilometrora dagoen bainuetxe honetan egongo dira bilduta nafarrak larunbata arte, eta taldeko jokalari guztiak joan dira, baita min hartutakoak ere (Delporte eta Pandiani). Xabier Margairaz suitzarra larunbatean elkartuko zaie Santanderren.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta