logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 03:07:25
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Kultura

LEHIAKETA

'Piratas y punto' eta 'Uñas' dira Nontzeflash eta Nontzefilmen irabazleak

2008/05/15

26 herrialdeko 251 lan aurkeztu dituzte guztira. Horietatik 25 Euskal Herritik bidali dituzte, eta 13 euskaraz egindakoak dira.

Santiago di Camilo argentinarra eta Victor Bonet espainiarra dira Nontzeflash, animazioko film laburren, eta Nontzefilm, fikziozoko film laburren lehiaketen irabazleak. Jaialdiok Nontzeberri kultura webguneak antolatu ditu, FANTen, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren laguntzaz.

Lehiaketon 2008ko edizioan (Nontzeflashen bosgarrena eta Nontzeberriren laugarrena) 26 herrialdeko 251 lan aurkeztu dituzte guztira. Horietatik 25 Euskal Herritik bidali dituzte, eta 13 euskaraz egindakoak dira.

Nontzeflash lehiaketa Santiago di Camilo argentinarrak irabazi du Piratas y punto lanari esker eta Nontzeberriko garailea, berriz, Victor Bonet espainiarraren Uñas lana izan da. 2.000 euro eskuratu dituzte garaileek.

Euskal Herritarrek egindako lanen artean, Enrique Diegoren Idioptero izan da garailea animazioko film laburren lehiaketan, eta Nontzefilmen, aldiz, Iñigo Garcia Agirrezabalagaren eta Jose Luis Barredoren Andarika, kilker eta emakumeei buruzko gogoetak. Horrez gain, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen lanen artean La Caverna film kolektiboak eskuratu du lehen saria. Erdinaldo Mota, Garazi Erdaide, Mireia Casadevall, Nina Neves eta Ticiane Bicelli dira filmaren egileak.

Bihar (ostirala, maiatzak 16) Nontzeflash eta Nontzeberri lehiaketetan 2008an aurkeztutako lan onenak proiektatuko dituzte Capitol zinema aretoetan, arratsaldeko 20:30etik aurrera, FANTen itxiera ekitaldiaren barruan.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta