2008/05/15
Legutioko kuartelean zauritutako hiru guardia zibilak ospitalean jarraitzen dute, eta ez da aldaketarik egon beraien osasun egoeran, nahiz eta ez dauden arriskuan, Osakidetzak jakinarazi duenez.
35 urteko A.M.D., Txagorritxu ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) dago, eta egonkor dago ikuspuntu hemodinamiko eta arnasketari dagokionean. Pronostiko erreserbatua du. Guardia zibil hau sabeleko traumatismoarekin eta eskuan zauriak zituela eraman zuten ospitalera.
Santiagon 41 urteko FJ.C.F dago, eta orno-haustea egonkortzeko ebakuntza egin zioten atzo. Guardia zibil honek ZIUn jarraitzen du: Hemodinamikoki egonkor dago, eta bere kordean. Pronostiko erreserbatua du.
Hirugarren zauritua, E.M.C, 34 urteko emakumea, Santiagon dago ere, eboluzioari dagokionean aldaketarik gabe eta proba erradiologikoak egiteko zain. Emakumea polikontusioekin eraman zuten ospitalera eta erosio askorekin. Ezkerreko zangoan zauri bat zuen.
Atentatuan zauritutako laugarrenak alta jaso zuen atzo.
Euskadi Irratiko azken albistegia