logo de eitb24
2008ko uztailak 09 | 10:20:56
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Surfa

WCT ZIRKUITUA (TAHITI)

Ezustekoak Teahupoon

2008/05/15

Mick Fanning, Kelly Slater, Taj Burrow eta Bede Durbidge txapelketatik kanpo geratu dira dagoeneko eta surflari gazteak dira ondo ari direnak.

Izen handiko surflariek nahi baino lehenago esan behar izan diote agur Billabong Pro txapelketari, Teahupoon. Bigarren kanporaketan Mick Fanning izan zen agur esan ziona, eta hirugarrengoan Kelly Slater, Taj Burrow edo Bede Durbidge izan dira lehiaketa utzi behar izan dutenak.

Gazteak dira ondo ari direnak, esaterako Manoa Drollet, etxean ari da eta zortzi aldiz munduko txapeldun izandako Slater kanporatu du. Hiru olatu perfektu, 10 puntukoak, ikusi dira hirugarren jardunaldian: Chris Ward, Tiago Pires, eta Leonardo Neves izan dira hori lortu dutenak. Hala ere, txandako puntuaziorik altuena C.J. Hobgoodek lortu du, 19.64 puntu.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta