logo de eitb24
2008ko uztailak 09 | 15:27:01
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mundua

NARGIS ZIKLOIAREN OSTEAN

%92ak testua berretsi du, Myanmarreko Junta Militarraren arabera

2008/05/15

Nargis zikloiak eragina izan duen tokietan maiatzaren 24an izango dute botatzeko aukera. Oposizioaren arabera, erregimen militarrak hauteskunde-iruzurra egin du.
Nargis zikloiatik bizirik atera diren jende multzoa. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Nargis zikloiatik bizirik atera diren jende multzoa. Argazkia: EFE

Populazioaren %92,4ak baiezkoa eman zion Myanmarreko Junta Militarrak aurkeztutako Konstituzio zirriborroari, iragan maiatzaren 10ean, Estatuko hedabideen arabera. 22,5 milioi pertsona zeuden botatzera deituak, eta horien %99a joan omen zen botatzera, iturri berdinen arabera.

Prozesua amaitzeko azken urratsa falta da orain: Irrawaddy eta Rangun guneetako (bertan Nargis zikloiak hondamendia utzi zuen, maiatzaren 2 eta 3an) 47 hirigune maiatzaren 24an pasatuko dira hauteslekuetatik. Oposizio demokratikoaren eta gutxiengo etnikoen erakundeen arabera, erregimen militarrak iruzurra burutu du. Militarrek herrialdearen gobernuan daude 1962tik, eta konstituzioarekin, boterean mantentzea du helburu.

"Alderdi moduan eta Batasuneko (Myanmarreko Batasun Sozialista, herrialdearen izen ofiziala) hiritar bezala, ezin dut onartu konstituzioa herriak onartu duela adieraztea", azaldu du Sai Lake Shan Nazionalitateen Demokraziarako Ligaren (SNLD) bozeramaileak.

Karen Batasun Nazionalak (KNU) adierazi duenez, Karen eta Mon estatuetako hiritarrak egitasmoaren alde botatzera derrigortu dituzte. Batzuetan, erabili beharreko boto-txartela ematen zieten eta besteetan militarrak ziren txartela betetzen zutenak. "Nekazariak EZ markatzen bazuen, tokian-tokiko komisioak paperontzira botatzen zuen. Txartela sinatzera derrigortu eta beraiek betetzen zuten", salatu du KNUk, agiri baten bitartez.

Junta Militarrak 100 pertsona baino gehiago atxilotu ditu, ezezkoa sustatzeagatik. Gainera, ez zuten maiatzaren 10eko erreferendumerako deia atzeratu nahi izan, nazioarteko komunitateak eskatu bezala. Egitasmo konstituzionalak militarrei botere gehiago emango die: Parlamentuaren bi kameretako aulkien %25a eskuratuko lukete, zuzenketa konstituzionalak sartzeko gutxieneko kopurua, eta Indar Armatuen buruzagiari ministro batzuen (Defentsa edo Barne Ministroak, kasu) hautaketan esku hartzea eskainiko lioke.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta