logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 03:11:10
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Athletic Club

ATHLETIC CLUB

Athletic eta Aviron taldeen arteko kolaborazio akordioa

2008/05/15

Zuri-gorriek Baionan jokatutako Avironen kontrako lagunarteko neurketa baliatu zuten akordioa sinatzeko. Hitzarmenak hiru urteko iraupena izango du.
Athletic Club eta Aviron taldeen arteko kolaborazio akordioa. Argazkia: Athletic Club

argazkia handitu

Athletic Club eta Aviron taldeen arteko kolaborazio akordioa. Argazkia: Athletic Club

Athletic Clubek Avironen kontrako lagunarteko partida baliatu zuen Iparraldeko taldearekin adostuta zuen kolaborazio akordioa sinatzeko. Macuak Iparraldeko talde nagusitzat jo zuen Aviron.

Akordioari aurtengo uztailaren 1ean emango zaio hasiera eta hiru urteko iraupena izango du. "Errealitate bihurtu dugu geureganatze proiektuaren zati garrantzitsu bat", esan zuen Macuak. Manu Merin Avirongo presidenteak, bestalde, Iparraldeko taldearentzat "jauzi kualitatiboa" izango dela adierazi zuen.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta