
2008/05/15
Athletic Clubek Avironen kontrako lagunarteko partida baliatu zuen Iparraldeko taldearekin adostuta zuen kolaborazio akordioa sinatzeko. Macuak Iparraldeko talde nagusitzat jo zuen Aviron.
Akordioari aurtengo uztailaren 1ean emango zaio hasiera eta hiru urteko iraupena izango du. "Errealitate bihurtu dugu geureganatze proiektuaren zati garrantzitsu bat", esan zuen Macuak. Manu Merin Avirongo presidenteak, bestalde, Iparraldeko taldearentzat "jauzi kualitatiboa" izango dela adierazi zuen.