2008/05/15
Pilotazaleen artean beste konturik ez da. Arautegiak finalerdietan atzerapenik onartzen ez badu ere, Barriolaren eta Gonzalezen arteko partida atzeratuko ote da.
Gonzalez neurketa horretarako prest egotea ia ezinezkoa da eta astebeteko atzerapena nahikoa luke. Iaz, gainera Gonzalezen eta Aimar Olaizolaren arteko finalerdia astebete atzeratu zen Gonzalezek gastroenteritisa zuelako. Beraz, berriro ere azken hitza lehiaketa batzordeko epaile bakarrak izango du.
Euskadi Irratiko azken albistegia