logo de eitb24
2008ko uztailak 09 | 10:32:29
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mundua

IRUZKINA

Obama, gero eta gertuago

2008/05/15

Jesus Torquemada.

John Edwardsek Obamari babesa agertu eta gero, gertuago du garaipena Illinoisko senatariak.
Jesus Torquemada nazioarteko aditua. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Jesus Torquemada nazioarteko aditua. Argazkia: EiTB

Edwads "hirugarrena" zen Alderdi Demokrataren presidentegaia izateko lasterketan. Otsailean erretiratu egin zen, aukerarik ez zuela bazekielako, baina hala eta guztiz ere, jarraitzaileak izaten jarraitu du.

Asteartean Mendebaldeko Virginian egindako primarioetan, adibidez, botoen %7 lortu zituen, aurkeztu ez bazen ere.

Hori dela eta, ikusmin handia zegoen noren alde egingo zuen jakiteko. Edwardsek eta Clintonek hautesle berberak izan dituzte helburu eta, beraz, New Yorkeko senatariaren alde egingo zuela zirudien logikoena, baina azkenean Obamaren alde egin du, eta ondorioz irabazteko aukerak handitu egin dizkio.

Alderdi Demokratako baroi gehienak Obamaren alde agertu dira jada, Kennedy eta Richardson sendiak tartean, Bill presidente eta Hillary "lehen dama" zirenetik Clintondarrei mesede ugari zor badizkiete ere.

Al Gore baino ez da oraingoz argi eta garbi mintzatu; baina isilik egotea ere seinalea bada, ez baitu Hillary babestu (Bill Clintonen presidenteordea izan zen).

Obamak gero eta gertuago du Alderdi Demokrataren presidentegaia izatea. Hortaz, bada garaia azaroko Konbentzioan irabazteko dituen aukerez hitz egiteko eta Mendebaldeko Virginiako primarioetan ageria geratu zen arrazakeria herrialde osora zabalduko den aztertzeko.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta