logo de eitb24
2008ko uztailak 25 | 17:57:08
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Ekonomia

FERIA DE TURISMO

BECetik irten eta maletak egitea; dena bat

2008/05/15

Gaur hasiko da Expovacaciones, Expoconsumo eta CreaModa erakusketa BECen. Aurtengo herrialde gonbidatua Maroko izango da, baina, Enkarterriak, Busturialdea eta Gorbeialdea ere, ikusgai egongo dira erakustazokan.
Andaluziako hiru dantzari BECean. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Andaluziako hiru dantzari BECean. Argazkia: EFE

Urtero bezalaxe, Expovacaciones eta Expoconsumo ekitaldiek negozioen turismoari eta aisialdiari buruzko produktu, norako eta zerbitzuz betetako erakusleiho bat eskainiko dute maiatzaren 15etik 18ra bitartean Barakaldoko BEC erakustazokan.

Honekin guztiarekin batera, erakustaldiez, aurkezpenez, dastaketez eta bestelako jarduerez betetako egitarau bat egongo da, baita bidaia eta egonaldien zozketak ere.

Beste behin ere, Expovacacionesek eta Expoconsumok atzerriko herrialde bat gonbidau dute turismorako egiten duten azokara. Aurtengo “ohorezko gonbidatua” Maroko izango da.

Mobil-home karabanak jasoko dituen erakusketa bat, etxe modularrak, automobilak, sukaldeko tresneria, altzariak, artisautza, moda, apainketa, gastronomia produktuak, etxeko elektrotresnak, kosmetika eta osasuna egongo dira, besteak beste.

Bestalde, CreaModa Modako Diseinuaren 21. edizioa ospatuko da eta ekimenari erakargarritasuna eransteko, Miss eta Mister Euskadiren hautaketa ere, bertan egingo dute.

Horrez gain, aurtengo edizioak orain arte bezala, autonomia erkidegoen, udalen, patronatuen eta bestelako nazioarteko erakundeen parte hartzea edukiko du.

Hala, Bizkaiko Foru Aldundiak berriz ere Expovacacionesen parte hartuko du Enkartur, Durangaldea, Gorbeialdea eta Uribe Kostak euren standa eukiko dute. Modu honetan, inguruotan ibilteko hainbat proposamen eta aukera eskainiko dizkiete bertaratzen direnei.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta