logo de eitb24
2008ko uztailak 09 | 15:25:35
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Txirrindularitza

ITALIAKO GIROA (6. ETAPA)

Priamok azken maldan irabazi du etapa Alan Perez atzean utziz

2008/05/15

Eguneko ihesaldia hamaika txirrindularik osatu dute. Azken kilometroetan Alan Perez euskaldunak erasoa jo du, Priamok erantzun dio eta azken aldapan italiarra izan da indartsuena. Visconti (Quick Step) da lider berria.

Matteo Priamo (CSF) italiarrak irabazi zuen Italiako Giroko seigarren etapa. Poteenza eta Peschici herrien artean korritu zen, 234 kilometroko luzeera zuelarik.

Hamabi txirrindularik osatu zuten eguneko ihesaldia, baina bat, René Mandri (Ag2r) konkretuki, erretiratu egin zen eta hamaika txirrindulari geratu ziren lasterketa buruan. Horietako bat, Alan Perez, Euskaltel-Euskadiko txirrindularia zen. Nafarrak erasoa jo zuen helmugarako hamar kilometro falta zirelarik eta etapa irabazleak erantzun zion. Azken aldapatxoan, Alan Perezek ezin izan zuen Priamoren erritmoa jasan eta italiarrak etapa garaipena lortu zuen.

Etapan istripu ugari egon ziren, baita lider aldaketa ere. Tropela, lehen hamaika txirrindularietatik 11'34''ra sartu zen eta honek lider aldaketa eragin zuen. Lider berria Visconyi (Quick Step) italiarra da.

Alan Perezen adierazpenak:

"Oso pozik nago Italiako Giroa bezalako lasterketa garrantzitsu baten etapa garaipenagatik lehian aritu naizelako. Profesional mailan horrelako egoera baten egon naizen lehen aldia izan da eta pozik nago. Beste alde batetik, aho zapore txarra geratzen zaizu garaipena hurbil eduki duzulako. Gaurko etapak lanean jarraitzera motibatzen nau".

Horrela bizi izan dugu seigarren etapa eitb24.com-en

Bihar, 179 kilometro edukiko dituen zazpigarren etapa korrituko da Vasto eta Pescocostanzo herrien artean. Mendiko etapekin lehen kontaktua edukiko dute txirrindulariek. Etaparen profila.

Etapako sailkapena:

1. Matteo Peschici (ITA-CSF) 5h 24:49
2. Fran Pérez Lezaun (EUS-Euskaltel) 8"ra
3. Nikolay Trusov (RUS-Tinkoff) 27"ra
4. Paul Martens (ALE-Rabobank) 31"ra
5. Maxim Iglinsky (KAZ-Astana) 32"ra
6. Daniele Nardello (ITA-Diquigiovanni) 36"ra
7. Francesco Gavazzi (ITA-Lampre) 40"ra
8. Giovanni Visconti (ITA-Quick Step) 40"ra
9. Magnus Backstedt (SUE-Slipstream) 43"ra
10. Matthias Russ (ALE-Gerolsteiner) 47"ra

Clasificación general individual:
1. Giovanni Visconti (ITA-Quick Step) 27h 14.04
2. Matthias Russ (ALE-Gerolsteiner) d.b.
3. Daniele Nardello (ITA-Diquigiovanni) 1.22 ra
4. Alan Perez Lezaun (EUS-Euskaltel) 4.42 ra
5. Francesco Gavazzi (ITA-Lampre) 5.34 ra
6. Matteo Priamo (ITA-CSF Group Navigare) 9.07 ra
7. Franco Pellizotti (ITA-Liquigas) 9.08 ra
8. Danilo Di Luca (ITA-LPR Brakes) 9.15 ra
9. Morris Possoni (ITA-Team High Road) 9.16 ra
10. Vincenzo Nibali (ITA-Liquigas) 9.16 ra

Sailkapen guztiak.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta