2008/05/14
Gutxienez 21 lagun hil dira eta beste 33 zauritu dira hileta baten kontrako atentatuan Al Zaidan, Bagdadetik 30 kilometro mendebaldera, polizia iturriek jakinarazi dutenez.
Iturri horien arabera, atentatua suizida batek egin du, gorputzean itsatsita zeuzkan lehergailuak zartarazita. Hildakoak gehiago izan daitezkeela azaldu dute, izan ere, zauritu direnen artean batzuk oso larri daude.
Asteartean hil zuten eskola zuzendari baten hiletan izan da erasoa, Abu Ghoreiben. Polizia iturriek adierazi dutenez, Taha Soliman al Zoebi talde armatu batek hil zuen atzo.
Euskadi Irratiko azken albistegia