2008/05/14
Javier Gonzalez de Durana Artium Fundazioaren zuzendariak lan hori utzi eta Tenerife Espacio de las Artes (TEA) museoko zuzendari izango da, urrian ateak irekitzen dituenetik aurrera.
Gonzalez de Durana nazioarteko adituek osatutako epaimahaiak aukeratu zuen ahobatez TEAren zuzendari artistiko izateko. 14 hautagairen artean aukeratu zuten eta gaur jakinarazi dute erabakia. Ricardo Melchior Cabildo Teneriferen presidenteak aurkezpenean adierazi duenez, pribilegio bat da haien artean Javier Gonzalez edukitzea.
TEAren zuzendari artistiko izango denak adierazi du duela zazpi urte Arte Garaikidearen Euskal Museoan hasi zenean adinako erronka duela orain. Egun, Artiumen "hankak mahai gainean" eduki ditzakeela azaldu du, dena bere kaxa doalako aurrera.
Gonzalez de Durana Bilbon jaio zen 1951n eta Artiumeko zikloa amaitu dela uste du, Tenerifen hazten eta bere ezagutza zabaltzen jarraitu nahi du.
Euskadi Irratiko azken albistegia