Politika

ATENTATUA LEGUTION

Zapaterok politikarien batasuna eskatu du ETAri aurre egiteko

2008/05/14

"Legearen, Justiziaren eta Zuzenbide Estatuaren pisuak atentatuaren egileei kontuak eman araziko" dizkiela esan du. Rajoyk, bestalde, ETAren aurkako borrokan galdutako adostasuna berreskuratzea eskaini du.
Jose Luis Rodriguez Zapatero Kongresuan. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Jose Luis Rodriguez Zapatero Kongresuan. Argazkia: EFE

Jose Luis Rodríguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak ETAk Legution egindako atentatu koldarra, zitala eta kriminala" gaitzetsi du eta, politikariak "batuta bagaude", terrorismoaren aurka egiten dutenak "indartsuagoak" izango direla eta ETA "askoz ahulagoa" izango dela azpimarratu du.

Juan Manuel Piñuel hildako atentatuari buruzko lehen adierazpenetan, Zapaterok ziurtatu du "legearen, Justiziaren eta Zuzenbide Estatuaren pisuak atentatuaren egileei kontuak eman araziko" dizkiela.

Beheko Ganberako osoko bilkuraren aurrean, presidenteak eskerrak eman dizkie alderdiei eta agente sozialei, ETAren aurka jarrera bateratua adosteagatik. Halaber, "batera" aurrera egitearen alde egin du, "defendatzen gaituztenak eta gure askatasunagatik bizia eman dutenak ohoratzeko".

Rajoy, adostasuna berreskuratzearen alde

Mariano Rajoy PPko presidenteak, bestalde, laguntza eskaini dio Zapaterori, ETAren aurkako borrokan galdutako adostasuna berreskuratzeko, eta bere aldetik ahal duen guztia jarriko duela gaineratu du, espainiarrek ikus dezaten biek batera taldea garaitzeko lan egiten dutela.

Rajoyk atentatua gaitzetsi du eta, hildako guardia zibilaren familiari eta lagunei maitasuna eta animoak igorri eta Estatuko Segurtasun indarrekiko elkartasuna erakutsi ostean, ETAren aurkako borrokan adostasuna berreskuratzeko PPren "ahalegina" ez dela faltan egongo baieztatu du.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta