logo de eitb24
2008ko uztailak 09 | 10:14:48
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Kultura

DISKO BERRIA

Aurora Beltranek bakarkako ibilbidea hasi du 'Clases de baile' diskoarekin

2008/05/14

Tahures Zurdos taldeko abeslari ohiak Enrique Bunburyren, Carmen Parisen eta Loquilloren laguntza izan du azken lanean.

Aurora Beltran, Tahures Zurdos talde nafarraren abeslari ohia, bakarlari moduan hasi da, eta Clases de baile lana kaleratu du. Bilduma berri hori Madrilen aurkeztu zuen jende aurrean, maiatzaren 7an.

Disko berri horretan Espainiako Estatuko hiru musikari garrantzitsuk parte hartu dute: Loquillok, Carmen Parisek eta Enrique Bunburyk. Lehenak abeslari nafarrarekin batera Iggy Popen "Candy" abestiaren bertsio bat interpretatzen du. CDari izenburua ematen dion kanta, berriz, Enrique Bunburyk eta Aurorak elkarrekin abesten dute. Bunburyk, gainera, "Silencio" abestian ere esku hartzen du.

Aurora Beltranek hogei urtez osatu zuen Tahures Zurdos banda Lolo Beltran, Juanma Ugarte eta Javier Lizarazu "Puntxes" kideekin batera. Banatu ziren arte, laukoteak estudioko zortzi lan argitaratuta zituen, besteak beste, Tahures Zurdos (1988), Tahuria (1990), Nieve negra (1991), Arido (1992), La caza (1994) edota Tak (1998).

Horiez gain, 2004an 17 años izeneko zuzeneko diskoa atera zuten, 2003ko abenduaren 5ean Tuterako (Nafarroa) Naboo aretoan eman zuten kontzertua biltzen zuena.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta